Euskadi Irratia
Sukaldaritza
Txibi entsalada
L.G.
Euskadi Irratia
Esti Uriartek eman ditu , plater hau prestatzeko gomendio guztiak.
OSAGAIAK
Txibi txikiak(6 zentimetrotakoak)
Koloretako uraza
Tomatea
Kalabaza
Tipulina
Porrua
Piper berdea
Piper gorria
Txangurroaren mamia
Sagar ozpina
Olioa
Gatza
NOLA EGIN (15 minutu)
Uraza garbitu eta zati txikitan moztu
Tomatea zuritu eta haziak kendu eta lauki txikietan ebaki
Kalabaza zuritu eta zati txikitan ebaki
OZPIN-OLIOA
Dauzkagun barazkiak txiki txiki egin eta gero olioa eta ozpinarekin nahastu. Nahasketa horren gainera txangurruaren mamia bota
PLATERAREN PRESTAKETA
Tomate eta kalabaza zartaginetik pasa. Gero txibiak olliotan frijitu. Tomate eta kalabazarekin ohea egingo dugu eta erdian jarriko dugu. Gainetik txipiroi beroak eta letxuga eskukada bat