Euskadi Irratia
Maiatzaren 28an
Donostian eraikiko dugu igandeko 'Zubiak' saioa
G.U.
Artzen Letonak eta Alaia Martinek Gipuzkoako hiriburua hobeto ezagutuko dute, hainbat gonbidaturen laguntzaz.
Igande honetako 'Zubiak' saioak Donostia izango du ardatz. Artzen Letona eta Alaia Martin, tarteka, hiriburuz hiriburu Euskal Herrian egiten ari diren biran, Gipuzkoakoaren txanda izango da aste honetan.
Horretarako, hainbat lagun alboan hartuta arakatuko ditugu Donostiako bazterrak. Manu Narvaez turismo adituarekin hitz egingo dugu zubiez. Bestalde, Nerea Arriolarekin elkartuko gara Gros auzoan, eta Kamila Grazien Arluxetekin ikasiko dugu Tabakaleran. Eneko Sierrarekin Urgullera igoko gara, Olatz Salvadorrekin musikatuko dugu eguzkia eta, jakina, Eneko Goia alkatearekin sartuko gara udaletxera.
France Blue Pays Basque Iparraldeko irrati kateak eta Euskadi Irratiak elkarlanean egiten duten 'Zubiak' saioaren 35. atala izango igande honetan, 15:00etatik 16:00etara.