Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Ekainak 4

Loak harrapatuko gaitu, igandean, 'Zubiak' saioan

G.U. | ERREDAKZIOA

EiTB

Alaia Martinek eta Artzen Letonak loaren bueltan osatuko dute saioa.

  • Hegoa Mendiburu artzaina

    Hegoa Mendiburu artzaina

Loak harrapatuko ditu, igande honetan Artzen Letona eta Alaia Martin, 'Zubiak' saioan. France Bleu Pays Basque Iparraldeko irrati kateak eta Euskadi Irratiak elkarlanean egiten duten saioaren hogeita hamaseigarren atala izango da entzungai ekainaren 4an, 15:00etan.

Janine Aguerrek bere alabaren sonanbulo ibilerak kontatuko dizkigu. Gainera, Amets Lahetjuzanek, kanpo ibilaldietan edo egonaldietan haur askok loa nola galtzen duten azalduko digu. Hego Mendiburu artzainak lotarakoan ardiak zenbatzen dituen jakingo dugu eta Blanca Lopezek logopeda izatea zer den eta ahotsak zenbat esan dezaken esango digu. Azkenik, Olatz Ibarretxek Loiuko zubiaz eta herriaz hitz egingo digu, baita beren DOT proiektuari buruz ere.

Igande arratsaldean, entzun 'Zubiak' saioa, Euskadi Irratian.

atian.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia