Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Denboraldi berria

Bi izenburupean dator 'Zubiak' saioaren denboraldi berriaren estreinaldia

ERREDAKZIOA | G.U.

Igandean, 15:00etatik 16:00etara, Artzen Letona eta Alaia Martin gidariei Euskalerria irratiko Saioa Alkaiza batuko zaie kolaboratzaile gisa.

  • Artzen Letona eta Alaia Martin saioaren gidariak, eta Saioa Alkaiza kolaboratzailea

    Artzen Letona eta Alaia Martin saioaren gidariak, eta Saioa Alkaiza kolaboratzailea

Igande honetan jarriko dugu martxan 'Zubiak' saioaren denboraldi berria. Euskadi Irratiak France Bleu Pays Basque Iparraldeko irrati kateak eta Euskadi Irratiak elkarlanean egiten duten saioan, Artzen Letona eta Alaia Martin gidariei Euskalerria irratiko Saioa Alkaiza batuko zaie kolaboratzaile gisa. Bi izenburupean helduko zaigu lehen saioa, 15:00etatik 16:00etara.

Ohi bezala, zubi bat aukeratu dute asteburu honetarako ere; oraingoan, Bizkaia zubia, UNESCOk gizateriaren ondare izendatutakoa. Javier Goitiak emango digu horren berri. Biki batzuk izango dituzte solaskide, gauza bera ikasiko duten 17 urteko ahizpa, Elena eta Lorea Mainhaguiet: nekazaritza ikasiko dute. Bidaiak ere izango ditugu hizpide, uda honetan jendeak egindako bidaiak, hain zuzen. Elkarrizketatu nagusia Izaskun Forcada izango da. Bi Kate taldeko kideetariko bat izana, gaur egun, Pirritx eta Porrotxekin dabil. Bi estilo erabat ezberdinetan jardun da, beraz.

Euskadi-Nafarroa-Akitania erakundearen diru-laguntzari esker zabaltzen dugu irrati-uhinetan, igande arratsaldero, 'Zubiak' saioa.

/p>

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz