Euskadi Irratia
Igandean
Ega ibaian ibiliko 'Zubiak' saioa asteburuan
ERREDAKZIOA | G.U.
Igandean, 15:00etatik 16:00etara, Artzen Letona eta Alaia Martin Ega ibaiaren ibilbidearekin zipriztinduko dira, baita Euskalerria irratiko Saioa Alkaiza ere.
Igande honetako 'Zubiak' saioak Ega ibaia izango ditu ardatz. Arabako hegoaldean jaio eta ia ibilbide osoa Nafarroa garaiko hego-mendebaldean egiten duen ibaian ibiliko dira Artzen Letona eta Alaia Martin gidariak eta Euskalerria irratiko Saioa Alkaiza kolaboratzailea, 15:00etatik 16:00etara. France Bleu Pays Basque Iparraldeko irrati kateak eta Euskadi Irratiak elkarlanean egiten duten saioa, aldian-aldian, Euskal Herriko ibai baten ibilbideak zipriztinduko du. Hauxe izango da lehena.
Jaione Arronizekin Zuñigari buruz hitz egingo dugu, uda garaiko beren Egako bainuez. Gainera, Mugitu abenturakoekin piraguan ibiliko gara, Edurne Azkonarekin Lizarrari buruz hitz egingo dugu, Edurne Minanorekin Iratxeko kanpinean kanpatuko ditugu hitzak, eta Ruben Fuertesekin agurtuko gara Egaz, San Adrianen, bere euskararekiko eta ibaiarekiko harremana aipatuz.
Euskadi-Nafarroa-Akitania erakundearen diru-laguntzari esker zabaltzen dugu irrati-uhinetan 'Zubiak' saioa igande arratsaldero.