Euskadi Irratia
Larunbatean
Danborrak, bakardadea eta Musikatxiloaldia, 'Amarauna' saioan
ERREDAKZIOA | G.U.
Donostiako kaleetan ibiliko da gure unitate ibiltaria, danborraden hotsak eta danborjoleen ahotsak bilduko ditugu 10:00etan hasita. Tartean, 25 urte beteko dituen Amara Berri danborradarena.
-
Iazko Haur Danborrada, Donostian. Argazkia: EFE
Donostiako kaleetan ibiliko da Amarauna saioa larunbatean, unitate ibiltariaren bidez, danborraden hotsak eta danborjoleen ahotsak biltzeko. 10:00etan hasita entzungo ditugu danbor soinuak, tartean, 25 urte beteko dituen Amara Berri danborradarena.
10:15ean, Onintza Enbeitarekin eta Arantxa Urretabizkaiarekin bakardadeaz jardungo dute, Erresuma Batuan, bakardadean bizi den jendetzagatik, Theresa Mayk gobernuan idazkaritza sortu ere egin du. Badute hizketarako gaia 14.000 karaktere osatzeko Onintzak eta Arantxak. Bestalde, Musikatxiloaldia proposatu dute Euskal Irratiek, urtarrileko azken astebururako eta, Mattin Perezek aurkeztuko du 11:30ean.
10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna'k kateatuko zaitu.