Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Larunbatean

'Argia' sarien irabazleak eta Bertso Eguna, 'Amarauna' saioan

ERREDAKZIOA | G.U.

Telebista eta kiroletako atalean irabazle izan diren protagonistak hartuko ditugu.

Argia sarietako telebista eta kiroletako atalean irabazle izan diren protagonistak hartuko ditugu, larunbatean, 'Amarauna' saioan. Euren aurretik, Anton Gandariasek bere osabaren historia kontatuko du, nazien eskuetan bizia galdu zuen gizona. Holokaustoak eramandakoak oroitzeko eguna izaki urtarrilaren 27a.

Gainera, Maider Oleaga zinegileak azken proiektua aurkeztuko du 11:00etan: Kuart Walley, Kuartangon kokatutako western dokumentala. Bi pailazo berri ere ezagutuko ditugu: Potx eta Lots, Josu Zubia eta Itziar Arkaute.

10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna'k kateatuko zaitu.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia