Euskadi Irratia
"Arratsean"
Mark Berger: 'Entzutea nahiago izaten dut beti begiratzea baino'
Arratsekoak
Euskadi Irratia
Haren jarraitzaileak, Euskadi irratian,
Mark Berger da gizon bat, berripaperetan ikusi eta ezagutzeko gogoa ematen dizun horietakoa. 67 urte. Zirugia esperimentala zen berea; arratoien garunak aztertuz ateratzen zuen bizibidea. Gerra bat gurutzatu zitzaion arte. Eta hari esker ikusentzunezkoetara iritsi. Gaur egun lau oskar ditu, lau pelikulatako soinuen arduragatik: "entzutea nahiago izan dut beti", esaten du, "begiratzea baino".
"Kapaz naiz zure izenaz ez akordatzeko; deskuidatzen bazara, ez naiz zure aurpegiaz gogoratuko; baina hitz egidazu, eta segituan ezagutuko zaitut". Horrelako gauzak esaten ditu, Mark Bergerrek: ahotsak irudiak baino dezentez gehiago esaten diola aitortzen duen gizonak.
Mark Bergerren jarraitzaileak, bederatziak arte, Euskadi irratian.