Euskadi Irratia
Igandean
Lilatoia zuzenean eta Euzkadi futbol taldearen erakusketa, 'Amarauna' saioan
ERREDAKZIOA | G.U.
Donostiako bulebarrean izango gara, emakume lasterketaren berri ematen. Gainera, Portugaleten, Euzkadi Selekzioaren historiari buruzko erakusketa ikusiko dugu.
Donostiako bulebarrean izango da 'Amarauna' saioko Unitate Ibiltaria, lasterketa morearen berri zuzenean emateko. 29. edizioa, 5 kilometro eta 6.000 emakume korrika. Horien testigantzak jasoko ditugu, 10:00etan.
Portugaleten, Santa Klara kulturgunean, Oroituz kultur elkarteak antolatuta, Euzkadi futbol taldearen historiaren inguruko erakusketa topatu dute. 1937 eta 1939. urteen arteko ibilia kontatuko digu Joseba Gotzon Varelak, 10:30ean.
Sareko albisteak komentatzeko, Josu Lezameta, Benito Fiz eta Joxe Rojas elkartuko dira, 12:00etan.