Euskadi Irratia
Larunbatean
Ameriketan ibiliko gara 'Amarauna' saioan
ERREDAKZIOA | G.U.
AEBko armen politika aldatzeko gazteen protesta eta Facebooken izandako datu ihesa aztertuko ditugu, besteak beste.
Larunbat honetan, putzuaren beste aldera begira jartzekotan gara 'Amarauna' saioan. Estatu Batuetako Armen politika aldatzeko, Washinghtonen Never Again kanpaina abiatu dute gazteek. Urtero, institutu eta eskolatan, edo handik kanpo gertatzen diren arma bidezko hilketen aurrean, arma politikien aurka protesta egitera elkartuko dira milaka gazte, eta geu ere han izango gara.
Gainera, Facebooken izandako datu ihesa aztertuko dugu Jon Turrillas abokatu eta teknologia berrietan adituarekin, eta nazioarteko gure berriemaileekin bat egingo dugu: Kolonbia eta Mexikotik, Jon Artano eta Iñigo Bilbao.
10:00etatik 13:00etara, martxan izango da 'Amarauna'.