Euskadi Irratia
Igandean
Haizea pasatuko zaigu aste honetako 'Zubiak' saioaren zirrikituetatik
ERREDAKZIOA | G.U.
Igandean, 15:00etatik 16:00etara, Artzen Letona eta Alaia Martin gidariek eta Saioa Alkaiza kolaboratzaileak haizea hartuko dute ardatz.
Igande honetako 'Zubiak' saioa haizetsu ibiliko zaigu. 15:00etatik 16:00etara, Artzen Letona eta Alaia Martin gidariak eta Euskalerria Irratiko Saioa Alkaiza kolaboratzailea haizearen bueltan ibiliko dira, France Bleu Pays Basque Iparraldeko irrati kateak eta Euskadi Irratiak elkarlanean egiten duten saioan.
Gonbidatu nagusiak Basaizea Kultur Batasuneko Maialen eta Maider izango dira. Gainera, Caparrosoko eskolako haurrekin egongo gara 'Haizea' programaz hitz egiteko, Erriberako haurrak euskaraz matrikulatzeko erraztasunak ematen dituen programaz. Bestalde, Dominique Miral parapentistarekin elkartuko gara eta Haizea Destribats Barakaldon jaio, Donibane Lohizune eta Hendaian hazi eta egun Sunbillan bizi den Angiz Etxeko kudeatzailearekin egongo gara.
Euskadi-Nafarroa-Akitania erakundearen diru-laguntzari esker zabaltzen dugu irrati-uhinetan 'Zubiak' saioa igande arratsaldero.