Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Larunbatean

Kazetaritzaren etorkizunaz, larunbateko 'Amarauna'

ERREDAKZIOA | G.U.

Gainera, larunbatean egingo dute lehen aldiz eskola kiroleko ekintzetan 'haka' zeelandaberritarra, eta Irungo Azken Portu kiroldegira joko dugu ikustera.

  • Egunkari batzuk. Argazkia: Pxhere

    Egunkari batzuk. Argazkia: Pxhere

Kazetaritza digitala, paperezkoa, fake news,… nolako kazetaritza dator? Galdera horri erantzuten saiatuko gara, larunbat honetako 'Amarauna' saioan. 10:00etan hasita, Javier Diaz Noci eta Xabier Landabidea Kazetaritza irakasleak izango ditugu eta eurekin batera, Mikel Reparaz (EITB), Estitxu Eizagirre (Argia).

Unidade Ibiltaria Irungo Azken Portu kiroldegian izango da, eskola kirolaren ingurukoak biltzeko. Larunbatean egingo dute lehen aldiz jendaurrean haka, guraso, entrenatzaile eta ikasleak batzeko asmoz sortutako agurra. Getxoko Zubia ere bisitatuko dugu 11:15ean, 125 urte bete dituela eta.

10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna' saioak kateatuko zaitu.