Euskadi Irratia
Igandean
Garraiobide desberdinak hartuta ibiliko da 'Zubiak' saioa asteburuan
ERREDAKZIOA | G.U.
Igandean, 15:00etatik 16:00etara, Artzen Letona eta Alaia Martin gidariek eta Saioa Alkaiza kolaboratzaileak garraioa hartuko dute ardatz.
Igande honetako 'Zubiak' saioa batetik bestera ibiliko zaigu, garraiobide desberdinak probatuz. 15:00etatik 16:00etara, Artzen Letona eta Alaia Martin gidariak eta Euskalerria Irratiko Saioa Alkaiza kolaboratzailea garraioaren bueltan ibiliko dira, France Bleu Pays Basque Iparraldeko irrati kateak eta Euskadi Irratiak elkarlanean egiten duten saioan.
Esaterako, Jon Otxoa Santin anbulantzian ibiltzen da, garraio honen berezitasunak aipatuko dizkigu. Bestalde, IAT egiteko ahalegina egingo du Saioa Euskal Irratietako gure kolaboratzaileak eta Arola Urdangarinek Akitania berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko mugikortasun proiektuez hitz egingo digu. Azkenik, Artzenek hatz potoloa altxatu eta autoestop egingo du etxera itzultzeko.
Euskadi-Nafarroa-Akitania erakundearen diru-laguntzari esker zabaltzen dugu irrati-uhinetan 'Zubiak' saioa igande arratsaldero.