Euskadi Irratia
Igandean
Kanboko ekitaldiaren biharamuna eta GuraSOSen bilkura 'Amarauna' saioan
ERREDAKZIOA | G.U.
Kanboko topaketa kontatuko digute euren begietatik Gorka Rubio eta Jagoba Astiazaran argazkilariek eta Maider Lacalle (Londres), Danel Agirre (Alemania) eta Ihintz Oliden (Irlanda) lankideek.
-
Kanboko ekitaldiko irudi bat. Argazkia: EFE
Kanboko topaketa kontatuko digute euren begietatik 'Amarauna' saioko argazkilariek, Gorka Rubiok eta Jagoba Astiazaranek, eta Maider Lacalle (Londres), Danel Agirre (Alemania) eta Ihintz Oliden (Irlanda) nazioarteko lankideek.
GuraSOSek topaketa egingo du Lasarten, 'Hitzartu' proiektuari buruz. Joxe Mari Izeta izango dugu gonbidatu horren berri zuzenean emateko, 11:00etan. Leire Palaciosek, berriz, ETAren historian literaturan geratu diren aztarnak kontatuko ditu 11:45ean.