Euskadi Irratia
Igande
Euskal Eskola Publikoaren jaian sartuko da 'Amarauna'
ERREDAKZIOA | G.U.
Lekeition sartu-irtenak egingo ditugu goizean zehar hainbat konexiotan. Gainera, Baionan egingo duten 'Andere Serora' pastoralaz arituko gara.
'Zapran gagoz' leloarekin egingo dute Lekeition Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaia. 10:00etan hasita, goizean zehar, hainbat konexiotan, festaren eta eskola publikoaren ingurukoak aztertuko ditugu igandeko 'Amarauna' saioan.
Gainera, Lapurdiko hiriburuan egingo duten 'Andere Serora' pastoralaz arituko gara idazleetako batekin, Guillaume Hirigoienekin, eta protagonistarekin, Olive Iparragirrerekin. Sareko albisteak komentatzeko, berriz, Urko Zurutuza, Egoitz Gonzalez eta Xabi Unanue batuko dira 12:15ean.
Larunbat eta igandero, 10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna'.