Euskadi Irratia
Larunbatean
Talent House, ikerlariek Donostian duten alokairuko etxea, larunbateko 'Amarauna'n
ERREDAKZIOA | G.U.
7 urte daramatzate etxe horretan atzerriko ikerlariei apartamentuak alokatzen. Ainhoa Aldasorok erakutsiko digu ikerlarien etxe hori barrutik.
-
Donostiako Talent House Argazkia: Donostiako Udaleko Sustapen saila
Talent Housen, Donostian ikerlarientzat dagoen alokairuko etxean, sartuko gara 'Amarauna' saioan. 7 urte daramatzate etxe horretan atzerriko ikerlariei apartamentuak alokatzen. Ainhoa Aldasorok erakutsiko digu ikerlarien etxe hori barrutik.
Minbiziaren inguruko ikerketak egiten ari diren adituak bilduko dira Hernanin, Oronan, eta haiengana joango dira zuzeneko informazioa jasotzeko. Siriako etorkinen ibilaldira ere hurbilduko dira, Zangozatik Xabierrera bidean izango dira, eta Alboan taldeko kideek kontatuko dute ekimenaren berri eta une horretako egoera. Dani Lasa sukaldariak, bestalde, Errusiako sukaldaritzaz hitz egingo du, Moskura egin duten bidaiatik bueltan.
Larunbatero eta igandero, 10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna'.