Euskadi Irratia
Larunbatean
Tradizioa, festak eta berdintasuna, 'Amarauna' saioan
ERREDAKZIOA | G.U.
Arantxa Urretabizkaia eta Maggie Bullenekin ariko gara gaiaz.
EHUko ikastaroetako batek tradizioek eta festek berdintasunarekin duten lotura aztertuko du, eta hor gidari Maggie Bullan antropologoa izango da. Bera eta Arantxa Urretabizkaia emakumezkoak eta festa tradizionalak binomioaz arituko dira larunbateko 'Amarauna' saioan.
Bestalde, Eneko Apaolazak Hezkuntzako LEP du, eta azterketara sartu aurretik hitz egingo dugu berarekin. Eguzki premiaz ere hitz egingo dugu, 11:00tan. Eguzki panelek aurten zailago dute funtzionamentua, Fernando Bengoetxeak adieraziko duenez. Dani Lasa, Mugaritzeko sukaldetik irten, eta munduan barrena bidaiak egiteko aitzakia emango diguten 4 jatetxe aurkeztuko ditu.
Larunbatero eta igandero, 10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna'.