Euskadi Irratia
Ardoak faltsifikatzeaz
'Ez da hain erraza ardo faltsuari antz ematea', Mikel Garaizabal enologoa
Pingus, Vega Sizilia... izenik handieneko ardoak faltsifikaturik egon litezke. Erraz egiten dute, eta zaila da antz ematea. 1900 euroko boteila batek 20ko boteila ardoa izan lezake barruan.
-
19:26 min
Galizan gertatu da, 1900 euroko ardo boteila dela esan eta barruan 20 euroko ardoa izan. Horri buruz aritu gara Mikel Garaizabal enologoarekin. Bere hitzetan, ez da hain erraza ardo faltsuari antz ematea.
Subjektiboak dira ardoen goi maila markatzen duten puntuazioak ere. Bera ez da fio ardoak puntuatzen dituzten adituez, nahiago du esperientzian eta istorioetan oinarritutako ardoen kalitatea.