Euskadi Irratia
"Urrezko Diskoa"
'Blue River' diskoa, 70eko folk amerikarraren perla bat
O.K.
Euskadi Irratia
Eric Andersen kantautore amerikarrak 1972an kaleratu zuen 'Blue River' diskoa.
Garai pertsonal zail bati buruzko gogoetak eskaintzen ditu 9 kantatan barrena. Talentuz konposatutako eta interpretatutako lan bat da, ''Blue River''.
Testua (Laburpena baina zabalagoa)Eric Andersen kantautorea, 60ko hamarraldian hasi zen musikaren munduan. Hain zuzen ere, gai sozialek lehentasuna zutenean Estatu Batuetako kantagintzan. Hala ere, Andersenek beste era bateko gaiak jorratu ditu hasiera hasieratik. Bizitzari buruzko gogoetak, gai filosofikoak eta poesia izan ditu lanerako ardatz. Horri esker, bere abestiek ondo eutsi diote denboraren joanari eta ez dira zaharkituta geratu. Eric Andersen artista sakonegia da ordea, merkatu komertzialerako. Zorte txarra izan zuen gainera, diskoetxearekin. ''Blue River'' diskoarekin lortutako arrakastak giro ezin aproposagoa jarri zuen Eric Andersenek hurrengo lan bat kaleratzeko azkar batean. Baina diskoetxeak galdu egin zuen grabazioaren masterra eta hor aukera inportante zapuztu zitzaion Eric Anderseni.''Blue River'' diskoa, 70eko folk amerikarraren perla bat da. Eric Andersenen kantarik onenetako bi aurkitu daitezke bertan: ''Is It Really Love At All?,'' eta ''Faithful''. Bestalde, Joni Mitchellen ahotsa entzun dezakegu diskoari izena ematen dion ''Blue River'' kantan. Biniloan argitaratu zen lehendabizi eta ondoren bi aldiz plazaratu da CD formatoan. Hauexek dira diskoa osatzen duten 9 kantak:
1. Is It Really Love at All
2. Pearl''s Goodtime Blues
3. Wind and Sand
4. Faithful
5. Blue River
6. Florentine
7. Sheila
8. More Often Than Not
9. Round the Bend