Euskadi Irratia
EITB erreportajeak
Fisio kulturismoa
Ainhoa Etxebeste
Euskadi Irratia
Grezia klasikoari begiratu zion Eugen Sandow kulturismoaren asmatzaileak bere gorputza lantzen hasteko. 1901.urtean Londresen egin zen aurreneko kulturismo lehiaketa The great Competition izenarekin.
Sandow-ren gorputzak zer ikusirik ez dauka gaur egungo lehiaketetan ikusten diren gehiegizko muskulazioekin."Hormona-zioa bistako gauza da irudi horietan", Eguzkiñe Intxaurberen ustez. Eguzkiñe, kirolzale amorratua da, Fitnessa maite du eta entrenatzaile pertsonala izanik, kulturistak ere baditu bere bezeroen artean.
"Disziplina handia, entranamendu zorrotza, mentalizazioa, konzentrazio eta sakrifizio handia eskatzen duen kirola" dela kulturismoa azpimarratzen du eta lehen pertsonan baieztatzen du hori Josu Totorikagoenak.Gernikar honek hamar bat urtez landu du kulturismoa bai eta lehiaketa mailan ere "eta ez naiz damutzen, polita izan zen nere bizitzako etapa hori" esaten dit.
Kirolzaletasuna
Durangon, Anboto izeneko gimnasioa gidatzen du gaur egun Josuk eta beraz, kirola eta kirol-zaletasuna ez ditu albora utzi "kulturismo lehiaketan aritzeko motibazioa apurka apurka galtzen joan nintzen" eta horregaitik aldendu zen piskanaka mundu horretatik.
Egun txirrindularitza bere kasa eta bere helburuak jarriz egitea du gustuko, baina "bestela gorputza makaldu" egiten delako pesa, markuerna eta gimnasioetan egon ohi diren bestelako makinen laguntzaz jarraitzen du gorputzaren goikaldea tonifikatzen "burnia behar da"esaten dit irrifarrez. Ez zen alferrik hasi kulturismoan baizik eta "gorputz ederra izateko".
Josuk elikadura ikaragarri zaindu behar izaten zuen kulturismo lehiaketatan parte hartzen zuen garaian ."Proteinak, karbono hidratoak eta lipidoak" ondo neurtuta hartu behar izaten dira "hiru orduz behin jan behar duzu eta askotan elikagai egokirik aurkitzez ez duzunez lekuetan zeuk eraman behar duzu alboan jatekoa".
Josu Koen Balcaen Belgikako txapeldunarekin aritzen zen prestatzen "hilean behin Bartzelonara joan eta berak preparatzen zizkidan entrenamendu eta dietak". Eguzkiñek hori aholkatzen du dakienarengandik ikasteko "entrenamendu eta dieta pertsonalizatua behar da, pertsona bakoitza mundu bat da eta esate baterako kreatina zuk eta nik ez dugu berdin metabolizatuko". Kexu da Euskal Herrian askotan neurririk ez dugulako izaten ez kirola egiterako garaian, ez eta elikagaiak aukeratzeko orduan ere "Euskaldunak gara" esaten dit txantxa eginez.
Neurriz
Kulturismoa, "gorputza eta giharrak muturreraino eramatea da" proteina eta kaloria asko behar dira horretarako eta konplementu ergonomiko esaten zaizkienak ere bai. Denok ezaguntzen ditugu gimnasio edo denda espezialduetan saltzen dituzten pilula pote handi horiek "baina konplementuak, konplementuak dira eta entrenamendu eta dieta zehatzik gabe ... ez dago ezer" zehazten dit Eguzkiñek. Naturalki egin ezin duzuna, ez egiteko aholkua ematen die beregana jotzen duten kirolzaleei eta analisi horrekin bat dator Josu Totorikaguena ere.
Eta beste kirol askoren antzera kulturismoa ere ahotan dabilenez azkenaldian ,dopingaren kontrako analisi zorrotzak egitearen aldeko dira. Nola nahi gorputz lirain eta osasuntsuaren izenean fisio-kulturismoa praktikatzera animatu gaituzte. Eguzkiñek "muskuloak behin adin batetik aurrera erori" egiten direla gogorazten du eta Josuk aldiz, "pisua hartzen baduzu antzeman egiten duela gorputzak eta hori ez da ona".
Entzun erreportajea atxikituriko audioetan!