Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

"Urrezko Diskoa"

King Sunny Ade: Ju-ju dantza-musika afrikarraren erregea

O.K.

Euskadi Irratia

Dantzarako musika eskaintzen du King Sunny Adek baina estilo transzendentean. 'The Best of the Classic Years' bilduman, 60ko eta 70eko grabazioak berreskuratu zituen

Musika gordina, bitala eta katartikoa entzun dezakegu “The Best of the Classic Years” bilduman (2003). Kanta luzeak dira, batzuetan, 18 minutuko iraupena dutenak. Bat-bateko jardun hipnotikoz josita daude eta intuizioz beteak.KING SUNNY ADE Nigerian jaio zen eta errege-erreginen familia bateko ahaidea da. Oso gaztea zelarik eskola utzi eta musikaren munduan murgildu zen buru-belarri. 60ko hamarraldiaren erdi aldera sona haundiko talde batean parte hartu zuen Nigerian bertan. Moses Olaiyaren Federal Rhythm Dandies taldean, hain zuzen ere. Baina 1967an bere lehendabiziko taldea osatuko zuen: Green Spots. 80ko hamarraldian ju-ju musikak arrakasta haundia izan zuen Estatu Batuetan eta King Sunny Aderen kontzertuetako jendetza ikusita, Bob Marley afrikarra bilakatuko zela pentsatu zuten musika enpresariek. Merkatura ateratako hirugarren diskoak ordea, ez zuen nahi adinako salmentarik lortu Estatu Batuetan eta harrez gero Afrikan kokatu du bere musika ibilbidea King Sunny Adek. Gaur egun, itzal haundiko artista izaten jarraitzen du Nigerian. Zigilu propioa du eta 100 diskotik gora argitaratu ditu bere musikariekin.
Hauexek dira “The Best of the Classic Years” bilduman jasotako 10 kantak:
1. Sunny Ti De 5:31
2. Bombibele Horojo 5:26
3. Oro Towo Baseti 3:38
4. Ko Salapata 1:56
5. African Beats Lu Nsere 1:11
6. Synchro System (Complete Original Version) 18:12
7. Ibanuje Mon Iwon 13:56
8. Afai Bowon 7:04
9. Ogun Party 8:59
10. Adena Ike 5:36