Euskadi Irratia
"Faktoria"
Etxebizitza lege aurreproiektua aurkeztu berri da
X.U.
Euskadi Irratia
Honekin, hutsik dauden etxeak alokairura atera nahi dira, eta diru irabaziak asko gehitu zaizkienei babes ofizialeko etxebizitzak desjabetu ere bai besteak beste
Duela aste pare bat, urtarrila bukaeran aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailak, Euskadiko Etxebizitza legetasmoa. EZ zuen alderdi politikoen babesik lortu ordea, baina Etxebizitza sailak aurrera jarraitzen du bere egitasmoaren aurkezpenetan. Esate baterako atzo bertan, world cafe deritzon bat antolatu zuen Bilbon, etxebizitzaren aldeko itun sozialaren sinatzaileen artean.
Besteak beste, etxebizitza babestuak eta alokairuak bultzatu gura zituztela eta, Itun hori sinatu zuten 2010eko ekainean etxebizitzari lotuta egon daitezkeen 77 eragilek, tartean gizarte taldeak, kosumidore elkarteak, konstruktoreak zein udal soziedadeak eta horiek batu dira Euskalduna jauregian, etxebizitza sailak aurkeztutako proiektuaren gainean eztabaidatzeko