Euskadi Irratia
"Urrezko Diskoa"
Hank Ballard, 50eko rhythm and blues vintage lotsagabea
O.K.
Euskadi Irratia
50eko R&B orkestarik onenetako bat gidatu zuen Hank Ballard-ek: The Midnighters. Kantatzeko era sutsua, esanahi bikoitzeko hitzak eta erritmo bizi-biziko musika aurkituko ditugu haren grabazioetan.
Urrezko Diskoaren atalera ekarri dugun ''Singing and Swinging with'' bilduma 1959an argitaratu zen biniloan eta 94ean CD bertsioan.
Disko horretako “The Twist” kantan oinarrituta dago, izen bereko dantza estiloa. Beraz, Hank Ballard-ena da jatorrizko kanta nahiz eta Chuby Checkerren moldaketak jarriko zuen dantza estilo hau modan 1960an. Aipatzekoa da, elkar ukitu gabe dantza egiten dutela twisteko bikotekideek eta hori berrikuntza bat izan zela Rock and Rolletik zetozen dantzen artean.Hank Ballardek arazoak izan zituen zentsurarekin.Bere kantak lotsagabetzat jotzen ziren Rhythm &' || 'amp; blues and doo wop musika-moten hasierako garai haietan. Arazo nagusia hitzetan zegoen. Esanahi bikoitzez beteta zeuden batzuetan eta besteetan, gordinegiak ziren 50eko estandarrentzat. Honenbestez, irratiz emititzeko debekua jaso zuten kanta hoietako batzuk. Zentsurak ordea, ospe haundiagoa eman zion publiko beltzaren artean eta Ballarden diskoak sekula ez ziren falta izan 50eko juke-boxetan.Guztira 17 disko argitaratu zituen. Ia guztiak 1955etik 1969ra bitartean. Hortik kanporakoak dira azken biak. Hain zuzen ere, 90eko hamarraldiaren amaieran plazaratutako bi diskoak.Esan bezala, “Singing and Swinging with” diskoa jaso dugu aste honetako Urrezko Diskoaren atalean eta honako hauek dira bilduma osatzen duten kantak: