Saioak A-Z
HEM-Trindoor Txapelketa
Kanporaketa estua, eta Hondarribi aurrera
HEM
Hondarribik lortu du sailkapena, eta Zizurkil kanpoan gelditu da, maila oneko kanporaketa lehiatuan
Lehiatua izan da oso gaurko Trindoor kanporaketa Hondarribi eta Zizurkil artean, estua bezain maila onekoa. Hondarribi sailkatu da aurtengo ekitaldiko hirugarren denborarik onena eginda, eta Zizurkil kanpoan geratu da nahiz bosgarren denborarik onena egin.
Hondarribiarrek egin dute lehen saioa. Arraunean marka nagusia hausteko zori-zorian izan da Maialen Arrizabalaga (Hondarribia arraun taldea) 750metroak 2''39"an eginda; iaz Balentziaga getariarrak eginiko marka segundo bakarrera izan du, baina hori &' || 'nbsp;bai, agindu du hurrengo kanporaketan marka bila joango dela. Bikain. Ana Yuntak (Debabarrena) 6''08" eginda bizikletan marka onetan utzi du taldea; urtebete lehiatu gabe egin du, ez errepidean ez mendiko bizikletan, 2009ko Girotik pott eginda itzulita, eta orain lesio txiki bati buelta eman ezinik dabil, baina oso txukun erantzun du gaur. Eta amaiera Aratz Rodrigezek (BidasoaAt.) egin du korrika 5''36"ko denbora eginez; berriki Espainiako pista estaliko txapelketetan aritutakoa, marka hobea egiteko gaitasuna badu, baina gaur korri egiteko zintari abiadura jartzeko orduan arazoak izanditu. Guztira 14''24", eta kanporaketa "erraz" gaindituko zutenaren ustea.
Baina asko espero gabe, zizurkildarrek emozioa bor-bor jarri diote gaurko lehiari. Eta kalitatea. Alatzne Etxaburua (segalaria eta ziklista ohia) ergometroan sekula aritu gabea zen, baina lan aparta egin du: 2''52". Arrizabalagaren marka puskak, ordea, Hondarribiari 13"ko abantaila ematen zion. Uxune Tena (mendiko lasterkaria) bizikletan indarrez ibili da ordea, eta 6''04" eginda aldea 9"ra murriztu du. Korrika Aitziber Ibarbiak gutxitik gehiagorako saioa egin du, lehen kilometroan hondarribiarren denboren pare jarri dira (Rodrigezek izan dituen arazoen zama kostaldekoentzat), eta azken metroetara arte gogotik estutu badu ere segundo bakarra kendu dio zati horretan Hondarribiari, beraz ezin haiek gainditu: 14''32". 8 segundoko aldeaz Bidasoaldekoek Tolosaldekoei irabazi egin diete.
Lehia polita oso, bai. Eta marka onak. Hondarribiak final aurrekoetan Abadiño izango du aurkari, aurreko asteburuan 14''20" egin zuen taldea, eurak baino 4 segundo hobe besterik ez alegia. Estua izango da hura ere,seguru!