Euskadi Irratia
"Arratsean"
Aditz zerrenda
Arratsekoak
Euskadi Irratia
Richard Serrak berrogei urteotan egindako marrazkiak erakutsiko dituzte bihartik aurrera New Yorkeko Metropolitanen: marraztuz ikusten eta ulertzen ditut gauzak, esan du eskultoreak.
Horrela pentsatzen dugu batzuk; idatziz ideiak ordenatuz. Eta horren adibide erakusgai jarri duen zerrenda: aditz zerrenda, sorkuntza prozesuarekin lotutako aditz posible guziak biltzen dituena. Luzea. Eta bakarra ez da ''marraztu''.
Pentsatu, ulertu, ezagutu, gozatu, mimatu, jakin, esan, esanarazi, lagundu, ikertu, aztertu, aurkeztu, erakutsi, dibertitu, ikasi, hitz eta amets egin.. horra hor gure boteprontoko aditz zerrenda.
Eta bakarra ez da ''aditu''. Eta hala ere, denen parte da.