Euskadi Irratia
Erreportaje berezia
Jerez, adingabeentzako etxebizitza sarea
Euskadi Irratia | Aitor Perez Bueno
'Haur migranteak, ametsaren arantzak' erreportaje sortan, Aitor Perez Bueno lankidearen bosgarren eta azken geltokia Jerez da. Etorkinen babes Sareak hainbat aukera eskaintzen die bertan etorkinei.
-
Jerezko adingabeen etxebizitza bat
2:50 min
Urtero Europara heltzen diren gazteen zerrenda amaigabea da. Izenak entzuten ordu luzez egon gintezke, baina horietako talde bat bizi den Jerezeko pisu batera gerturatu gara.
Badago Melillako muga bere aitaren eskutik helduta igaro zuenik, ondoren, behin Espainian egonda, bakarrik gelditzeko. Gogorra da, onartzen dute, baina ozen diote euren etorkizuna ez dagoela Marokon.
Michel Bustillo Voluntarios Por Otro Mundo elkarteko kidea da. Berak koordinatzen ditu 18 urte bete dituzten adingabekoentzako lau pisu. 18 urte bete eta hurrengo egunean adingabekoen zentrutik joan behar diren gazteeei irtenbide bat eskeintzen dietela azaldu digu.
Bazkaria prestatzen duten bitartean, gazte hauek Euskal Herria ezagutzen dutela erakutsi digute. Kasu honetan, Euskal Herriko klimatologiak are gogorragoa egiten du kalean bizitzea. Baina badaude migrazioa zailtzen duten beste faktore batzuk. Horietako bat, generoa da. Ilargi Mayor Caminando Fronteras elkarteko kideak neska gazteen egoera gogorraz hitz egin dugu.
Jerezen, Etorkinen Babes Sareak hainbat aukera eskeintzen dizkie migrante gazteenei. Besteak beste, entzun dugun gaztelaniazko klaseak. Elkarte horretatik, Paco Cuevas arduradunak garbi du administrazioak ez duela gazte hauen aldeko apustua egiten eta urgentziazko neurriak besterik ez dituela martxan jartzen. Ondorio gisa, Mercedes Jimenez antropologoak eta Michel Bustillo Voluntario Por Otro Mundo Elkarteko kideak argi dute apustu hori egiten denean gazteek erantzuten dutela.
Horregatik, arduradun politikoei mezua helarazi diete; adingabekoen eskubideak errespetatu, eta bide batez, gazteei etorkizun duin bat bermatuko dizkieten aukerak mahai gainean jar ditzatela. Era horretan, haur migranteen ametsen arantzak kamustuko lituzkete.