Euskadi Irratia
Entzun saio osoa hemen!
Tximino bat Lezetxikin 'Norteko Ferrokarrila'n
G.R.
Euskadi Irratia / Elhuyar Fundazioa
EHUko arkeologoek aurkikuntza harrigarri bat egin dute Arrasateko kobazuloan. Guillermo Roa Elhuyar Fundazioako kidea eta "Norteko Ferrokarrilla" saioko gidariak xehetasunak ekarri dizkigu!
Espero gabeko aurkikuntza da, ez baita inoiz aurkitu tximino baten aztarnarik Iberiar Penintsulako iparraldeko latitudean edo iparralderago. Duela 100.000 urteko sedimentuetan ari ziren aztertzen garai hartako klima, eta makakoaren matrail-hezurra azaldu zen. Villaluengaren arabera, horrek esan nahi du Arrasatek klima epelagoa zuela orduan uste izan duguna baino.
Entzun saio osoa hemen!