Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Hauteskundeak 2011

Udal eta Foru hauteskundeak 2011, Euskadi Irratian

Radio Euskadi

Euskadi Irratiak irratsaio berezia eginez jarraitu ditu Udal eta Foru hauteskundeak. Pilar Goyak gidatu duen lantalde zabalak emaitzen berri eman du.

Pilar Goyak zuzendu du hauteskutxak itxi baino lehen hasi den saioa eta 23:30ak arte luzatu dena. Bertan datu guztiak eskaintzeaz gain, analisi eta hausnarketarako denbora ere egon da.

Alderdi handien egoitzekin bat egin dute gau guztian zehar. Jose Mari Isastik, EAJren emaitza jarraitu du eta Euzko Alderdi Jeltzalearen egoitza nagusitik egon da bat irratiarekin, Sabin Etxetik zuzenean. PSE-EEk aldiz, Bilbon, Domine hotelean jarraitu du boto zenbaketa, eta haiekin Urtzi Gartzia lankidea izan dugu. Partido Popularraren kanpaina, Iñigo Alustizak jarraitu du, eta bera izan da gau honetan informazioa eskaini duena.

Bildu koalizioa, berriz, Bilbon, La Casillan elkartu da, eta handik, zuzenean, Nerea Pikabearekin egin du bat irratiak. Halaber, Aiert Arieta-Araunabeñak Bilbon izan da, EB alderdiaren jarraipena egiten. Mertxe Etxeberria, bestalde, Aralar alderdiarekin batera, Donostian, Amara Plazan izan da.

Nafarroako datuen berri Eli Erasok eman du, zuzenean Iruñatik. Madrilen, berriz, PSOEren egoitza nagusian, Ferraz kalean, Oihane Perez izan da eta PPren egoitzan, Genova kalean, Nekane Zeberio.