Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

"Faktoria"

'Lagungarria izan da minbizia duen beste gazte baten babesa sentitzea'

E.I.

Euskadi Irratia

Bularreko minbiziaren aurkako borroka emakume askoren egunerokoaren parte da.

50 urtetik gorako emakumeetan diagnostikatzen dira kasurik gehienak, baina azken urteetan bularreko minbizia duten gazteen kasuak goraka doaz. Gazteen kasuak gutxi eta beraiei zuzendutako prebentzio neurriak ere ez. Egoera berean dauden gazteak elkartzea eta elkarren babesa sentitzeak aurrera egiteko indarra ematen du. Hori ikusirik, topaketa bereziak egingo dituzte Gasteizen. Lehenengo aldiz ''Emakume gazteak bularreko minbiziaren aurrean'' izeneko topaketa egin dute. Mireia Carretero bertan izan zen bere esperientzia kontatzen eta gaur gurean izan da. Iazko urtea ez da erraza izan berarentzat.Osasun arazoak izan ditu: bularreko minbiziari aurre egin behar izan dio. Gaztea da, 28 ute ditu. Orain, gaixotasuna gaindituta, indarberrituta dago, eta gainera, bularreko minbiziari buruz hitz egiteko gogoa du.