Euskadi Irratia
"Norteko Ferrokarrila"
Arantza Aranburu, geologo bat Atapuercan
Guillermo Roa
Elhuyar Fundazioa /Euskadi Irratia
'Norteko Ferrokarrilla' saioan EHUko geologo honen lana ezagutzera eman da.
Hamar urte baino gehiago eman ditu Atapuercako aztarnategian lanean, eta oraindik ere lan handia izango du han. Ez du giza fosilekin lan egiten, baina bai fosil horien inguruko materialarekin, material horrek informazio handia duelako fosilen testuinguruari buruz. Urtero egiten du hilabete eta erdiko kanpaina han beste ikertzaileekin batera, eta gure saioan ikerketa horren eguneroko martxa deskribatu digu Aranburuk.
Bestetik, beste ikerketa batzuei buruz ere hitz egin du irratsaioan. Adibidez, ez du Atapuercan bakarrik egiten lan; beste aztarnategitako material geologikoa ere ikertzen du. Gainera, Behe Kretazeo garaiko aditua da. Eta, gainera, geologia-irakaslea da EHUn.