Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Asteazkenean

Aretxabalateko tomatearen astea 'Faktoria'n

Ordiziako gazta txapelketan garaile izendatu zuten Julen Arburuaren gaztandegia bisitatuko dugu, Iker Markinezen errezeta goxoak dastatu eta hileta zibilak nola prestatzen diren azalduko dugu.

  • Tomatea

    Tomatea

Aste honetan Aretxabaletako tomatearen astea ospatzen da eta Ana Eriz, Debagoienako Mankomunikateko turismo teknikaria, egongo da 'Faktoria'n horri buruz hitz egiten goizeko 10:00etan.

Janariei buruz jarraituko dugu hitz egiten hurrengoko ordu erdian, Iker Markinezen errezeta goxoekin. Ainara Guzman, Kutxa Kultur Enea programako arduraduna, kultur proiektuei buruz arituko zaigu.

11:00etan kirolen tartea izango dugu Joxe Mari Apaolazarekin. Beranduago, Andoni Salamero egongo da gurean hileta zibilak nola prestatzen dituzten azaltzen.

12:00etan Kortaria gaztandegira joango gara bisitan, Ordiziako gazta txapelketako irabazle Julen Arburua ezagutzen.

12:30ean Urdaibai Bird Center-eko Edorta Unamorekin egongo gara.

Irratsaioa bukatzeko, lehiaketaren ordua izango dugu Ainhara Zuazabeitiarekin, eta agur esateko, Bermutaren unea izango da.

Gai horiek eta askoz gehiago, Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan goizeko 09:00etatik aurrera.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia