Euskadi Irratia
Ostegunean
HARRO plataforma eta ORTZADAR LGBTko kideak, 'Faktoria'n
Gainera, Durangoko banatzaileei emango zaien ikastaroaz, itsasgizonen historioez, Dantzertiko ikasturteaz eta Fridays for Future mugimenduaren protestei buruz arituko gara.
-
LGBT bandera
10:00etan ekonomiaz arituko gara Endika Alabortekin 'Faktoria' irratsaioan. Ordu erdi beranduago Durangoraino joango gara Bide Hezkuntzako teknikari Garazi Iriondorekin, Mugikortasunaren astean banatzaileentzat egingo den ikastaroaren harian.
Ondoren, Kontrastea atal berria estreinatuko dugu. Bertan, lehen LGBTIQ eta EPOAren asanbladak kolektiboan sortu duten eztabaidaz mintzatuko da Gorka Otaegi, HARRO plataformako Egoitz Albeniz eta ORTZADAR LGBT elkarteko kide Axier Garaterekin.
11:00etan kirolen tartea izango dugu Joxe Mari Apaolazarekin. Beranduago itsasgizonen historiak ezagutuko ditu Xabier Alberdiren eskutik.
11:30ean Igor Razkin, Dantzertiko zuzendaria, eta ikasle batzuk ikasturte berriaz arituko dira. Geroxeago, herriz herri dabiltzan erretratugile nomadei buruz hitz egingo dugu Karlos Pericasekin.
Eguerdiko 12:00etan Fridays for Futureko protestei buruz mintzatuko dira bertako kide Gille Sabasekin. Musika tartea ere izango dugu gurean eta Hodei Estebanek Occhi di Farfalla tadeak Kafe Antzokian emango duen kontzertua aurkeztuko du.
Maite Alustiza eta Iker Tolosa Atlantikaldiaz arituko dira.
12:30ean, irratsaioaren azken ordu erdian, lehiaketaren ordua izango dugu Ainhara Zuazabeitiarekin, eta agur esateko, Bermutaren unea izango da.
Gai horiek eta askoz gehiago, Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan goizeko 09:00etatik aurrera.