Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Asteazkena

Kartzelen errealitatea, protagonisten begietatik, 'Faktoria'n

Euskadi Irratia

Maialen Martinez de Marigorta Salhaketako ordezkaria eta Xabier semea Zaballako espetxean hil zitzaion Julio Gonzalez izango ditugu.

  • Zaballako espetxea

    Zaballako espetxea

Aurten 5 preso hil dira Zaballako espetxean. Presoekin lan egiten duen Salhaketa elkartearen arabera, heriotzak ikertzeko ekimen falta dago. Espetxe Zuzendaritzak ez du kasuak argitzeko ‘interes argirik’ erakutsi, eta Espainiako Gobernuak Gasteizen duen ordezkaritzaren aurrean bilkura egin dute egoera salatzeko.

Asteazkeneko 'Faktoria' albistegian, Maialen Martinez de Marigorta Salhaketako ordezkaria izango da. Presondegietan izan diren azken heriotzen datuak ekarriko dizkigu, eta Julio Gonzalezen testigantza jasoko du. Xabier semea Zaballako espetxean hil zitzaion apirilean. Juliok min handia du oraindik: semea galdu du eta, salatu duenez, familiari oraindik inork ez dio argitu zer egoeretan zendu zen Xabier.  

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, handbike-a erosteko dirua behar duen Joseba Azkarate ezagutuko dugu. Istripua izan eta elbarri geratu zen. Indartzeko utzi zioten handbike-a itzuli beharra dauka, eta beste bat erosteko dirua behar du. Gainera, Iruñeko ‘Paris 365’ jangela solidarioak 10 urte bete dituela eta, bertan izango da Tamara Ferrari lankidea. Saioa bukatu aurretik, olio terapia zer den erakutsiko digu Julene Armendariz terapeutak, eta Hereje Fighters reggae taldearen entseguan sartuko gara.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia