Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Asteartean

Gorenaren epaiaren biharamunean, 'Faktoria' berezia Kataluniatik

Euskadi Irratia

Maite Artola eta bere lantaldea zuzenean ariko dira Bartzelonatik. Gainera, Iñaki Esparza EHUko Zuzenbide katedraduna sartuko da Euskal Herritik.

  • Protestak Katalunian epaiaren berri jaso ostean

    Protestak Katalunian epaiaren berri jaso ostean

Espainiako Auzitegi Gorenak bederatzi eta hamahiru urte arteko espetxe-zigorrak ezarri dizkie Kataluniako bederatzi buruzagi independentistei. Asteartean, 'Faktoria' albistegiko lantaldea zuzenean ariko da Bartzelonatik, epaiaren ondorengo giroa, mobilizazioak, erreakzioak eta abarrak biltzeko. Hainbat gonbidatu igaroko dira Euskadi Irratiaren mikrofonoetatik, eta epaiaren inguruko argibideak emango ditu Iñaki Esparza EHUko Zuzenbide katedradunak Euskal Herritik.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Haziz Hazi hezkuntza, haziera eta bidelaguntza sareak Jolas Camp topaketa egin du asteburuan. Horren berri emango digute Haziz Haziko Madalen Goiriak, Bihotz inguru baso eskolako guraso-taldeko Kevin Joycek eta Bihotz inguru baso eskolako talde sustatzailekoa den Larraitz Altunak. Ondoren, asteburuan Europako okin txapelketan Nantesen parte hartu behar duen Unai Elgezabal okin mungiarrarekin hitz egingo dugu. Gainera, hauteskunde mahaiak osatzeko zozketa nola egiten den jakingo dugu, eta Emakume Baserritarren eguna denez, Iratxe Momoito Landa21 taldeko presidentearekin ariko gara berriketan.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia