Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Urriaren 16an

Joseba Egibar, asteazkeneko 'Faktoria'n

Euskadi Irratia

EAJren Gipuzko Buru Batzarreko presidentea elkarrizketatuko du Maite Artolak 09:00etan. Magazinean, gainera, Donostiako metroaren obrak sortzen ari diren kalteak aztertuko ditugu.

  • Joseba Egibar

    Joseba Egibar

EAJren Gipuzko Buru Batzarreko presidente Joseba Egibar elkarrizketatuko du Maite Artolak asteazkeneko 'Faktoria' albistegian, 09:00etatik aurrera.

Solasaldian, askotariko gaiez ariko dira Hedoi Etxarte, Mikel Irizar eta Iker Rioja. Koldo Almandozek zinema mundukoak ekarriko ditu, eta Amagoia Gurrutxagak sinatuko du eguneko zutabea.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Iker Markinez sukaldariaren gomendioak jasoko ditugu, eta, ondoren, Donostiako metroaren lanak sortzen ari diren kalteez ariko gara. Mikel Chamizoren tartean, EOSen denboraldi berrirako abonuak banatuko ditugu, eta Iruñeko katakrak bisitatuko dugu. Azkenik, Urbil Artola musikaria elkarrizketatuko dugu.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia