Euskadi Irratia
Astelehenean
Hipoteka lege berriaren ondorioak, 'Faktoria'n
Euskadi Irratia
Maite Mendieta eta Miren Larrabeiti notario-ofizialek emango dizkigute azalpenak. Magazinean, bestalde, Anje Duhalde elkarrizketatuko dugu.
-
Etxe bateko giltzak, esku batean
Hipoteka sinatu aurretik, notariora bitan joan behar izatea ekarri du hipoteka lege berriak. Horrek prozesua luzatu du, eta eragozpenak eragin dizkie hainbat bezerori. Prozedura berriaren inguruko argibideak emango dituzte asteleheneko 'Faktoria'n Maite Mendieta eta Miren Larrabeiti notario-ofizialek.
Solasaldian, Iñaki Galdos, Julen Orbegozo eta Begoña Sanzberro ariko dira. Eguneko zutabea Garbiñe Ubedak sinatuko du, 08:00etako albistegiaren aurretik. Nazioarteko gaiak, berriz, Mikel Aramendiren eskutik.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, 'Orain diseinua' erakusketara joango gara Tabakalerara. Gainera, Nerea Azurmendi kazetariarekin, Donostian bisita berezia egingo dugu, idatzi duen Donostia gidaliburua lagun hartuta. Azkenik, Anje Duhalderekin ere hitzordua egin dugu, Arriagan emanaldia duelako.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.