Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Asteartean

Enpresariak etorkizuneko langile bila, 'Faktoria'n

Euskadi Irratia

Adegik enpresak eta ikasketak amaitzear diren gazteak elkartzeko antolatutako topaketei buruzko erreportajea emango dugu, eta gurasotasun baimenen dekretuari ere erreparatuko diogu.

  • Gazte batzuk enpresa batean

    Gazte batzuk enpresa batean

Langileen zain egon beharrean, ikasketak amaitzear dauden gazteengana jotzen hasi dira hainbat euskal enpresa. Helburu horrekin Adegik antolatutako topaketa batean izan da 'Faktoria', eta zenbait enpresari eta ikaslerekin hitz egin du. Asteartean eskainiko ditugu han bildutakoak, 09:40tik aurrera.

Bestalde, tartea egingo diogu gurasotasun baimenen dekretuari. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak asteartean onartuko du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako langile guztientzat 16 asteko gurasotasun baimenak arautuko dituen dekretua.

Solasaldian, Xabier Riezu, Ainhoa Etxaide eta Edurne Egino bilduko dira gure mahaira; eguneko zutabea, berriz, Josu Amezagak sinatuko du, 08:00etako albistegiaren aurretik.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Tania Arriagaren tartean, mudantzak izango ditugu hizpide. Jarraian, Usurbilgo Kentuene jatetxe ezaguna itxiko dutela-eta, bertara joko dugu. Gainera, Aitor Arrieta English National Ballet-eko dantzaria ezagutuko dugu, eta, 'Sukaldari Dema'n, Joseba Sacristan eta Ibon Fernandez Gazteako esatarien hozkailuko jakiekin prestatutako errezetak proposatuko dizkigute Pili Manterola eta Igor Zalakain sukaldariek. '50 km' tartean, berriz, Saratik Ortzaitzera joango gara.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia