Euskadi Irratia
Ostiralean
Horacio Argarate, gertuko elkarrizketan, 'Faktoria'n
Euskadi Irratia
Arrasateko apaiz izan zen 10 urtez, eta Oñatin dabil orain. Bere ibilbideaz, Elizaz eta gaurkotasunari lotutako bestelako gaiez hitz egingo du.
-
Arrasateko San Frantzisko eliza. Argazkia: Zarateman
Hamar urtez, Arrasaten izan zen apaiz Horacio Argarate; egun, Oñatin ari da. Bere ibilbideaz, Elizaz eta gaurkotasunari lotutako bestelako gaiez hitz egingo du ostiralean, 'Faktoria' saioan, Iñaki Guridirekin, 09:30etik aurrera.
Solasaldian, Mikel Serrano, Eneko Etxeberria eta Lurdes Goioaga ariko dira. Pablo Joxe Aristorenak ‘Asteko Postdata’ sinatuko du; eguneko zutabea, berriz, Maddalen Arzallusek, 08:00etako albistegiaren aurretik.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Idoia Torregarai etorriko zaigu goizari irribarrea jartzera, galdera batekin oraingoan: "noiz konturatu zinen zahartu zarela?". Jarraian, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxearen 5. urteurrena izango dugu hizpide Iñaki Lazkanorekin. Gainera, Amaia Albes diseinatzaileak uniformeez hitz egingo digu, eta, nazioarteari eskaintzen diogun tartean, Txile eta Boliviaz hitz egingo digu Juanjo Sanmiguel lankideak.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.