Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Astelehenean

Hauteskunde eztabaida, 'Faktoria'n

Euskadi Irratia

08:30etik aurrera izango da eztabaida. Joseba Agirretxea (EAJ), Mertxe Aizpurua (EH Bildu), Roberto Uriarte (Elkarrekin Podemos), Maria Luisa Garcia (PSE-EE) eta Laura Garrido (PP) izango dira.

  • hauteskunde egutegia

    Hauteskunde egutegia

Azaroaren 10ean izango dira Espainiako Gorteetarako hauteskundeak, eta gauerdian abiatuko da kanpaina. Astelehenean, EITBko Administrazio Kontseiluak erabaki dituen irizpideen arabera, hauteskundeetara aurkeztu diren alderdi politiko nagusietako ordezkariak 'Faktoria'n izango dira, 08:30etik aurrera.

EAJren izenean, Joseba Agirretxea Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburua bilduko da mahai ingurura; Euskal Herria Bildutik, Mertxe Aizpurua Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburua; Elkarrekin Podemosen izenean, Roberto Uriarte Bizkaiko Kongresurako zerrendaburua; PSE-Euskadiko Ezkerraren ordezkari gisa, Maria Luisa Garcia Gurrutxaga Kongresurako Gipuzkoako zerrendako bigarrena; eta PPren izenean, Laura Garrido Arabako Kongresurako zerrendan ordezko hautagaia.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Kirol solasaldiaren ondoren, Gasteizko errugbi egokitu taldea ezagutuko dugu. Bilbotik mundura atalean,Jon Aldeiturriagak Arkaitz Carracedo ekarriko digu (Cicbiogune-ko ikerlaria, AEBtik itzuli berria). Amancay Gaztañaga ere izango dugu, eta, gainera, ebola gaitzaz ariko gara Oskar Epelde kazetariarekin.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia