Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Irratsaio berria

'Baipasa' saioak beteko ditu Euskadi Irratiko arratsaldeak, gaurtik aurrera

EiTB

Olaia Urtiagak gidatuko ditu Euskadi Irratiko arratsaldeak, 16:00etatik 19:00etara.

  • Olaia Urtiagak gidatuko du 'Baipasa'. Argazkia: EiTB

    Olaia Urtiagak gidatuko du 'Baipasa'. Argazkia: EiTB

Gaurtik aurrera, hiru orduko magazin berria estreinatuko dugu Euskadi Irratian: 'Baipasa'. Olaia Urtiagak gidatuta, astelehenetik ostiralera izango da entzungai, 16:00-19:00ak bitartean. Halaber, 'Mezularia'k 19:00tan eguneko albisteen bilduma egingo du.

Orain arte, 'Hiri Gorrian' saioak eta 'Mezularia' albistegi magazinak osatu dute 16:00-19:00ak bitartekoa Euskadi Irratian. Urtarrilaren 7tik aurrera, saio berri batek hartuko du lekukoa, aurrekoen ekarpenak aintzat hartu eta bide berriak urratzeko.

Olaia Urtiaga kazetari gaztea da, baina badu eskarmentua, telebistan eta irratian, albistegietan zein magazinetan.

Olaia Urtiagaz gain, arratsaldeko lantaldean izango dira Maider Segurola, Tere Beloki, Juanjo Sanmiguel, Xiker Esnal eta Unai Iradi kazetariak eta Xabier Iraola eta Xanti Gurrutxaga soinu teknikariak.

Arratsaldetako saio berria, Euskadi Irratian, urtarrilaren 7tik aurrera.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia