Euskadi Irratia
"Faktoria"
'Zahartzaroari aurre egiteko, atentzio eredu berria sortu behar dugu'
X.U.
Euskadi Irratia
Javier Yanguas, Ingemako zuzendaria, Euskadi Irratiko 'Faktoria'n egon da
Eusko Jaurlaritzak Matia Fundazioarekin elkarlanean, ''Etxean ondo'' izeneko programa abiaraziko du. Edadetuak eta ez-gaitasunen bat duten pertsonak etxean artatzeko programa berezia da. Gipuzkoako zenbait herritan abiaraziko dute proiektu pilotu gisa.
Jakina da gure gizartean gero eta urte gehiagoz bizi garela. Asko dira edadetuak eta gero eta gehiago hauek dituzten beharrak. Orain arte, zahartzaroa menpekotasunarekin lotu izan dugu eta ez horrenbeste autonomiarekin. ''Etxean Ondo'' programaren helburua, etxean eskainiko den atentzio eredu berri bat proposatzea da.
Krisi ekonomikoak gizarte ongizatean ere izan du eraginik. Etorkizunari begira, berrikuntza eta ikerketa oinarri dituen arreta eredu eraginkorragoa planteatzen dute Jaurlaritzak eta Matia Fundazioak.
Zahartzaroari aurre egitea da erronka nagusia. Udalek eskaini dute orain arte etxez etxeko zerbitzua. Programa berri hau, ordea, haratago doa. Pertsonak gizarteratzea da helburua.
Esperientzia pilotua Tolosa, Zarautz, Donosita, Oiartzun eta Irunen jarriko da martxan. Behin emaitzak aztertuta, gainerako herrietara zabal daiteke.