Itxi

prentsa oharrak

Eguerdiko 12etan

Izen berezia duten musika taldeak protagonista, 'Udan Blai!' saioan

I.A.

Euskadi Irratia

Jose Luis No Me Mires con el Ojo de Cristal eta Marianitoz Blai taldeekin mintzatuko dira kontzertuei Iker Laurobak egiten duen tartean.

Gure ingurukoak eta atzerrikoak. Asko dira kartelean azaldu bezain pronto ikusleen irrifarrea eta harridura pizten duten musika taldeen izenak. Haien errepasoa egingo du Iker Lauroba abeslariak ostiraleko 'Blai!' saioan. Jose Luis No Me Mires con el Ojo de Cristal da Laudioko taldearekin eta Marianitoz Blai Iruñekoarekin egongo dira, besteak beste.

Aurretik, Gipuzkoako Artzain Egunaren berri emango dute eta baita Biolur azoka ekologikoarena ere. 12etatik aurrera 'Udan Blai!', Itziar Arangurenek aurkezten duen saioan.

Eta gainera diskoak zozketagai, hipodromora joateko sarrerak, Pagadikerien rankinak, Ele eta Ale, agenda...