Euskadi Irratia
'Faktoria'
'Erreforma onartuta, guztia merkatuen eskura geratuko litzateke'
eitb.com
Defizitari muga jartzeko konstituzio erreformak beste urrats bat egin du gaur. Sol-eko kanpalekuen 15Mko bozemale den Jon Agirrekin hitz egin dugu.
Maiatzaren 15ean piztu zen. Urriaren 15ean oldartu nahi dute, gizartearen eskariak agintariek hartzen dituzten erabakien aurrean aintzat hartzeko eskatzeko, eta beste norabide batzuk ere posible direla aldarrikatzeko.
Orain aldarrien muinean, konstituzioaren 135. artikuluaren erreforma dago orain. Gastu publikoari sabaia jarriko diona. 118 mila sinadura batu dituzte dagoeneko herri galdeketa loteslea eskatzeko.