Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Faktoria

Uxue Barkos: 'Minbizi gehienak gainditu egiten dira'

Erredakzioa

Euskadi Irratia

Bularreko minbiziari aurre egiten dabil Uxue Barkos. Martxoan eman zuen bere gaixotasunaren berri eta ordutik indar handia erakusten dabil politikari nafarra.

  • Uxue Barkos Euskadi Irratian. Argazkia: EITB

    Uxue Barkos Euskadi Irratian. Argazkia: EITB

30 segundu luze iraun zuten txaloek kongresuan. Konstituzioaren erreformari buruzko eztabaidak adostasun momentu bat izan zuen. Gastuari sabaia jartzearen alde 318 boto, 2 abstentzio eta 16 boto kontra. Baina guztiak bat, Uxue Barkos tribunara bidean jarri zenean. Txaloak beretzat zian ziren

'Ez nintzen eroso sentitu txaloekin, tribunatik bai gobernuari eta PP-ri ere egurra eman behar bainien. Hori bai, minbizia izan zuten beste diputatu batzuk gogoan nahi izan nituen. Beraiekin banatu nahi izan nituen txalo haiek’

Minbiziari buruz hitz egiteak ez dio beldurrik ematen, 'minbizi gehienak gainditzeko aukera daude'. Kimioterapia gogorra dela ere adierazi du, batez ere azken zikloak; oraintxe bizitzen ari den momentua. Halere txantxak egiteko gai dela ere adierazi du. ‘Txarrena pasa da’.

Aralar eta Bildu

Ez da sorpresa izan Aralarren erabakia. 'Sentsibilitate ezberdineko jendea gaude oraindik NaBai-en'. Nafarroa Bai izena Aralarrena omen da, berak erregistratu zuelako, baina izena mantentzen ez bada ere sentimendu eta izpiritua mantenduko dela adierazi du Barkoesek.

‘Aralarren gehiengoak aukeratu du Bildurekin joatea,  baina ez da aho batez onartu’. Hau horrela ikusita EA eta Aralarreko jendeari ateak irekita utzi dizkio. ‘Proiektuak badu zeregina Nafarroako politikagintzan’.

Hauteskundeak

PP-ren garaipena garbi ikusten du Uxue Barkosek. ‘Alderdi Popularrak laguntza sozialak mantenduko dituela adierazi arren, ez dut sinesten. Politika liberalek obra handiak ez baititu geratuko, eta Cospedalek egin duena ikusita garbi dago nondik murriztuko den dirua’.

ETA-ren su etena

Euskal gizartean gauzak gero eta politikoagoak direla dio Barkosek, nahiz eta eztabaida sutsua izan. ‘Albiste ona da atentaturik ez egotea’. ‘Notizi eza, atentaturik eza, ona da’.

Olite-Herriberri

Izen elebiduna ezabatu eta gaztelerazkoarekin geratzeko eskaera egin du udalak, eta hau ez du begi onez ikusten Uxue Barkoesek. Atzera pausu handia dela salatu du politikari nafarrak.

UPN-k, PP-ren laguntzarekin aurrera eramandako ekimena dela adierazi du Uxue Barkosesk. ‘Ulertezina da. Ez dut ulertzen UPN-ren barneko euskararen kontrako gerra’

Jose Antonio Labordeta

Emozionatuta agertu da Euskadi Irratiko mikrofonoetan bere laguna gogoratzean. ‘Adarra jotzen zidan, baina ondo konpontzen nintzen nire lagun minarekin’. ‘Gizon zoragarria zen, jarrera kanpetxanoa zuen’.