Euskadi Irratia
"Albiste Faktoria"
Blanca Urgell: 'EITB-ko murrizketak ez dira latzak izango'
Erredakzioa
Euskadi Irratia
2011-2012 lan urtea hasi berritan Kultura sailburua Euskadi Irratiko mikrofonoetara gerturatu da, martxan jarriko diren proiektu berriak aipatzeko. Berriez gain zaharrak ere hizpide izan ditu.
Murrizketak
Sailburuari harritu egiten da, ogasun diputatu eta ekonomia sailburuari entzundakoak entzun eta gero jendeak ez ulertzea murrizketak egin behar direla. Zein ataletan izango diren galdetuta, oraindik ezer argitzerik ez duela adierazi du Urgellek. 'Dena iruditzen zaigu garrantzitsua'. Sortzaileen lanak bultzatu nahi dituztela azaldu du. Enplegu kulturala bultzatuko dutela adieraziko duela adierazi du sailburuak, eta hori beraien lehentasunetako bat dela ere adierazi du
EITB
Noticias taldeak filtratutako txostenari buruz galdetuta, informe hori existitzen dela adierazi du Urgellek. 'Aditu askorekin hizketan egon gara'. 'Ezinbestekoa Eitb-n benetan zer gertatzen ari den jakitea, horregatik egon gara galdezka'. Txostenean azaltzen diren datuak, 1 gehiago dierela adierazi du sailburuak. Iritzi denak bat ez datozela adierazi du Urgellek, 'Txosten hori, beste bat gehiago da'.
'EITB-k zerbitzu publiko bikaina ematen du, eta etorkizunean ematen jarraituko du’. 2 hizkuntzetan aritzen den komunkabide publiko bakarra dela adierazi du Urgellek. ‘Honi eutsi egingo diogu'. Oso garbi omen dago profesional bikainez osatutako etxe bat dela EITB.
150 pertsonen lanpostuen galerari buruz galdetuta, murrizketak egin beharrezko gauzak direla adierazi du Urgellek. 11 gauza filtratu zitezkeela adierazi du sailburuak, eta langileria urduri jartzeko aproposenak publikatu dira. 'Gure erabakiak ez dira latzak izango'. Langileria errespetua zor zaila zaldu du sailburuak.
Euskara
Sailburuak adierazi duenez, euskalduntzean egiten ari diren esfortzua mantentzea izango da garrantzizkoena, eta murrizketarik ez dutela jasoko adierazi du.
Iparraldeko Ikastolei buruz galdetuta, duela urtebete sinatutako akordioa indarrean dagoela adierazi du, eta 3 urterako sinatu zutenez, indarrean jarraituko duela azaldu du.
Donostia 2016
Donostiako lan taldearekin harreman onak izan dituztela adierazi du Urgellek, bai lehen eta baita orain ere. 'Martxa hartzen ari dira, oso positiboak izan dira lehen kontaktuak'.
Tabakalera
Sintonia onean lanean dihardutela adierazi du Urgellek, 'Proeiktua ez dago arriskuan'. Bere gogoei buruz galdetzean, eraikina zerez bete behar den azaldu behar dela azaldu du Urgelek.'Eraikinbizia izan behar du, jendez betea, sortzaileez betea'. 'Donostia, Gipuzkoa eta Euskadiko sortzaileen gune handienetako bat izatea gustatuko litzaidake'.
Balentziaga eta San Telmo museoak
‘Bietan balantzea oso positiboa da, kalean ere nabari da’. Eusko Jaurlaritzak Balentziagan egin du gehienbat lan, nahiz eta San Telmon ere parte hartu. Getariara 45.000 pertsona gerturatu direla adierazi du sailburuak, prebisio guztiak gaindituz. Museo sareko gabeziei buruz galdetuta, sarea bera izango litzateke arazoa dio Urgellek. ‘Maila bikainekoak dira, baina sarea osatu behar dugu, erlazio asko baitituzte museoek bata kbestearekin’.
Chillida Leku
Museoa berriro irekitzearen alde agertu da Blanca Urgell. Museoa ixtea frustrazioa izan dela adierazi du. Diputazioaren eskutik joan direla adierazi du eta diputazio berriaren eskutik joatea gustatuko litzaieke. Baldintzak asko aldatu dira, eta beste zerbaitetan pentsatu beharko genuke, hitz egiteko prest. 'Momentu honetan ez dago Chillida familiarekin hartu emanik'.
Zinemaldia
59. edizioari itxura hartzen omen dio sailburuak. 'Zorionez mundu mailan zinema produkzio aparta dagoelako'. Donostiako pelikulen maila ere aparta izango dela espero du. Ahalegin izugarria egin da kanpoko finantziazioa lortzeko, eta Zinemaldi duina izango dela azaldu du kultura sailburuak Euskadi irratiko 'Albiste Faktoria'n