Euskadi Irratia
'Arratsaldekoa'
'Asmoa ohiko publikoa ez den horrengana iristea da'
eitb.com
Zinemaldiko sekretuei buruz hitz egin dugu Edurne Ormazabalekin.
Donostiako Zinemaldiaren 59.edizioa hasiko da eta hori aitzakiatzat harturik urte askotan inaugurazio galan aurkezlea izan den Edurne Ormazabal izan dugu gurean. Aurten gala aurkeztuko ez duen arren, Donostia Saria banatuko duten galan aurkezle lanetan arituko da. Gainera Zinemaldiaren beste arloetan ere lanean dabil burubelarri, Edurnek berak aitortu duenez, aurten izandako lanak ez dio nostalgiarako ere tokirik utzi. Zinemaldiak dakarrenaz hitz egin dugu berarekin.
Pelikulak protagonista
Baina Zinemaldian zerbait garrantzitsua bada, hori filmeak dira. Festibala hasteko The tree of life filma proiektatuko dute eta horren ostean Intruders filma. Gure zinema adituek, Begoña del Teso, Arkaitz Basterra eta Urtzi Urkizuk, dagoeneko ikusi dute filma eta beren iruzkinak ere egin dizkigute. Honez gain, aurtengo berrikuntzak, biharko aukerak… eta gehiago!.