Euskadi Irratia
"Ilargipean"
Nire seme-alabek amarena dute lehen abizena
K.A.
Euskadi Irratia
Andoni, Jon eta Xabiren seme-alaben kasua ezagutu dugu. Erabaki honen atzean bakoitzak arrazoi oso ezberdinak agertu ditu.
Asmakizun bat, 'Ilargipean' murgiltzeko : Aritz Asensioeta Maite Etxeberriak umetxo bat izan berri dute. Buelta asko eman ostean, erabaki dute izena: Odei. Baina... zein abizen izango du Odeik?. Aitarena...Odei Asensio?; ala amarena... Odei Etxeberria?.
Gaurko gizartean ohikoena da aitaren lehen abizena hartzea. Zergatik aukeratzen dute batzuek amarena?. Eta bestalde, zergatik da ohitura aitarena hartzea?.
'Ilargipean', lehen abizena amarena duten zenbait haurren aitekin aritu dira, erabaki horien arrazoiak gertutik ezagutzeko asmoz. Edu Portilla berdintasunean adituak ere zeresanik izango du.