Euskadi Irratia
'Mezularia'
Tentazioetan, erortzea komeni da ala ez?
eitb.com
Gai hori jorratu dute Harremanen Tertulian. Tentazioa sartzen denean bikote batera... zer egin?. Sagarrari kosk ala paso?.
Take This Waltz pelikula ikusi dugu Donostiako Zinemaldian. Tentazioaz ari den filma. Elkar maite duen bikote ezkonberria da protagonista; Margot eta Louk elkar maite dute eta halaxe erakusten diote elkarri egunero-egunero, elkar zainduz, elkarrekin barre eginez, elkar gozatuz... Bapatean, halere, Margotentzat tentazioa helduko da eurak bizi diren pareko etxera.
Daniel du izena tentazioak. Mutil guapoa eta jatorra. Margolaria ogibidez. Orduan hasiko dira Margotentzat buruhausteak: zer egin? Lourekin segi edo Daniel, tentazioari, hozka egin?.
Gure eguneroko bizitzan ere honelakoak gertatzen dira. Egunero aukera eta erabakiak hartu behar ditugu, eta gehienak bi erantzun posible dauzkate: Negoziatu edo amore eman?.
Bikotean, adibidez, adostasunik ez dagoenean... zer egin?. Etxea janzterakoan: kortinak bai ala ez/sukaldea itxita edo salara zabalik?. Oporrak hirian edo herrian/ itsasoan edo mendian?. Umeak bai ala ez/ bat gehiago ala planto?. Umeen eskola kontzertatua edo publikoa?...
Galdera guzti hauek erantzuten saiatuko gara.