Euskadi Irratia
'Faktoria'
Elkartasuna eta surfa lotu ditu Harapan proiektuak
eitb.com
Indonesiako Sumbwa irlan umeentzako zentru bat zabaltzeko helburua dauka proiektuak. Asier Muniain surflariak eman dizkigu datuak.
Axi Muniain surflari zarauztarraren kasua berezia da. Bere kasua, edo behintzat, bai bere surf egiteko estiloa. 29 urte dauzka eta 12 zeuzkanetik dabil olatu gainean. 13 urte zituenean hasi zen lehiatzen, baina urteak aurrera egin ahala, badirudi gustatzen zaizkion olatuen altuera be goraka joan dela.
Ez da konformatzen pare bat metroko olatuekin eta itsasoa oldartzen denean dabil gustora Axi Muniain. Olatu handien gainean espezialsita dugu zarauztarra: ez omen da erraza ekaitzaren erdian bakea lortzea baina bera horretan saiatzen da. Adrenalina gustatzen zaiola dio, eta bere muga propioak gainditu beharrak olatu handienen atzetik eraman du surflaria. Pasa den neguan adibidez, Europako handienaren atzetik ibili zen.
Gaur egun, XXL Big Wave Awards sarietan izendapen gehien jaso dituen surlflari europarra da.
Baina olatu artean elkartasunerako tartea ere hartzen du zarauztarrak. Aritz Aranburu surflari herrikideagaz eta Eunate Agirre bodyboarder sopeloztarragaz batera, Harapan Project izeneko ekimenean murgildu da: Indonesiako Sumbawa irlak bizi duen gizarte eta kultura egoerari bultzada emateko asmoz han, gazteentzako zantrua eraikitzea du helburu ekimenak.