Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

'Faktoria'

Ekolapikoa: haurrentzako elikadura ekologikoa

eitb.com

Elikadura ekologikoa eta osasuntsua eskoletara eramateko helburuarekin sortu da egitasmoa.

Gero eta kontzientzia gehiago hartzen ari gara jaten dugunaz. Hori errezeloa. Gero eta gehiago jotzen dugu gertuko produktoreetara eta ekologikora ere.

Eta asmo hori da, hain zuzen ere, Ekolapikoaren helburua. Elikadura ekologikoa eta osasuntsua eskoletara eramatea. Gipuzkoako bost ikastetxetan ezarrita dago egitasmoa eta beste dozenatik gora ikastetxetan jartzeko bidean.

Kutxako ekogunea, Biolurrekin batera ari dira Ekolapikoa egitasmoa zabaltzen eta asko gainera. Une honetan 13 ikastetxetan egin dute diagnostikoa, hori da lehen urratsa.